lunes, 27 de junio de 2011

Amaitu dugu 6.maila

Azkenean, amaitu dugu 6.maila. Datorren urtean San Adriango institutora goaz eta honako collage hau oparitu diogu gure andereñoei.

martes, 21 de junio de 2011

Etiketak

Publizitatearen tailerra eta gero, arratsaldean, laborategira joan eta etiketei buruzko tailerra egin genuen.Han etiketa batean zer agertu behar den erakutsi ziguten joku batzuen bidez. Lehenik gai guztiak azaldu zikiguten (produktuaren izena, lote zenbakia...) gero, joku batzuen bidez, errepasatu egin genituen.Arratsalde osoa eman genuen bertan.

lunes, 20 de junio de 2011

Publizitatea

Atzo goizean(ekainak 14), eskolan, kontsumo tailerrak izan genituen. Guri  publizitateari buruzkoa tokatu zitzaigun. Tailer honetan publizitate batzuk aztertu genituen pantalla digitalean , publizitate motak ikasi genituen, baita bakoitzaren elementuak ere (eslogana, egoera, musika...) Markei buruz ere hitz egin genuen.Oso klase interesgarria izan zen, ordu bat eta erdikoa.

martes, 7 de junio de 2011

Nire aurkezpena

Kaixo, ni Cecilia naiz. Gallego Gorrian ikasten dut eta 6 .mailan nago, hurrengo urtean San Adrián Institutora joango naiz. Karate egiten dut, eta asteburu batzuetan nire familiarekin mendira joatea gustatzen zait. Musika
entzutea eta irakurtzea gustatzen zait. Ingelesa ikasten dut British Council-en.Nire bloga gustatzea espero dut.
Cecilia